Maiz egitendiren galderak
Ekitaldiari buruzko informazioa
Kongresuaren hizkuntza ofizialak gaztelania eta ingelesa izango dira. Bai, aldibereko itzulpena egongo da.
Ekitaldiak hiru gune izango ditu: eszenatoki nagusia, beste eszenatoki txikiagoa jarduera paraleloetarako eta hirugarren espazio bat bazkarirako.
Sarrerak eta izen-ematea
Bai, deskontu desberdinak daude. Baldintzak kontsultatzeko, idatzi info@diseinuz.com helbidera.
Ez, sarrerek ez dute itzulketarik onartzen.
Bai. Bertaratze-ziurtagiria eska dezakezu info@diseinuz.com helbidera idatzita.
Ordutegia eta logistika
Kongresua EITBren Multibox aretoan izango da (Basurtuko Kaputxinoen kalea 2, 48013 Bilbo). Erraz irits zaitezke metroz eta Renfe Aldirikoetan (San Mames geltokia, Bilbo Intermodaleko irteera), tranbiaz (San Mames geltokia) edo autobusez. Kotxez bazatoz, aparkaleku bat dago Bilbo Intermodalean.
EITBren eraikinera sartzeko, lehendabizi sarbide-kontrola pasatu beharko da, eta, ondoren, erregistroa egin eta akreditazioa jaso. Hori dela eta, garaiz iristea gomendatzen da.
Parte-hartzea
Jakina. Ekitaldia hainbat sektoretako enpresentzako, administrazio publikoetako eta ezagutza-zentroetako profesionalei eta zuzendariei zuzenduta dago; baita diseinuko profesionalei ere.
Babeslea izateko hainbat modalitate daude, Parte-hartu atalean kontsulta ditzakezu. Interesatuta bazaude, jarri gurekin harremanetan info@diseinuz.com helbidearen bitartez.
Egon eguneratuta
Gure newsletter-ean harpidetu zaitezke eta sare sozialetan jarrai gaitzakezu, edukien berri izateko eta kongresuaren azken berriak jasotzeko.
Edozein kontsulta egiteko, idatzi info@diseinuz.com helbidera edo deitu 688 687 371 zenbakira.